GASA

FAKTURA ULERTZEKO GIDA

Gasaren kasuan, banatzailea eta merkaturatzailea ezberdinak izan hoi dira. Banatzaile konpainiak eremu geografikoaren arabera sailkatzen dira, Oñatiren kasuan espianiar estatuko iparraldean kokaturik dagoenez Nortegas da. Merkaturatzilea, berriz, hautazkoa da eta merkatu librekoa edo arautukoa izan daiteke.

Merkatu librekoa bada, Tarifa eskaintza zabala eskaintzen dute, gehien interesatzen zaiguna aukeratu ahal izateko. Deskontu eta mantentze-zerbitzu esanguratsuak izaten dituzte, baina baita iraunkortasun-klausulak ere. Hori horrela izanda, eskaintzaren azterketa sakona egitea ezinbestekoa da.

Merkatu arautuan, azken errekurtsoko merkaturatzaileak (AEB), merkatu arautuaren tarifak administratzen dituzten enpresak dira. Banatzailearen eta gure arteko bitartekari baino ez dira, prezioak gobernuak finkatzen baititu. Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT) eskaintzen dute, deskonturik gabe eta Espainian lau daude:

MERKATURATZAILEAK WEB ORRIAK (TUR GASA)
TUR Baserhttps://www.basercor.es/es/
TUR Energía XXIhttps://www.energiaxxi.com/hogares.html
TUR Naturgy https://www.comercializadoraregulada.es/regulada
TUR Iberdrola https://www.curenergia.es
ZER DA AZKEN ERREKURTSO TARIFA ETA ZEIN MOTA DAUDE?

Estatuak sortu eta araututako tarifa da (TUR), merkatu librekoaren alternatiba, eta neurriz kanpo dauden tarifak izatea eragozten du. Azken errekurtsoko merkaturatzaile guztiek eskaintzen dute tarifa. 3 hilean behin eguneratzen dira, gas-enkanteen emaitzen arabera. Bi modalitate daude (Etxetarako, 3.1 eta 3.2):

  • TUR 3.1 tarifa: Urtean 5.000 kWh-tik beherako kontsumoa duten etxeentzat da. Gas naturaleko berogailua edota sukaldea duten etxeetako ohiko kontsumoa da.
  • TUR 3.2 tarifa: 5.000 eta 15.000 kWh bitarteko urteko kontsumoa duten etxeentzat da.
  • TUR 3.3 tarifa: 15.000 kWh eta 50.000 artean dituztenak.
ZEIN KONTZEPTU SARTZEN DIRA FAKTURAZIOAN?

Kontsumoaren fakturazioa:

  • Fakturazio-aldian zehar kWh-tan neurtutako energia-kontsumoa da. Kostuaren zenbatekoa, kontsumitutako energia kopurua, energia horren prezioarekin biderkatuz gero lortzen da eta konpainiaren eta tarifaren arabera aldakorra izango delarik.

Termino finkoa:

  • Etxean gasa edukitzeagatik ordaintzen den kopuru finko bat da, kontsumorik egon ez bada ere ordaintzen dena. Kontratatutako sarbide-tarifaren araberakoa da prezioa. Tarifa hori fakturazioaren epealdiko egun kopuruarekin biderkatuta lortzen da.

Zergak:

  • Hidrokarburoen gaineko zerga guztiok nahitaez ordaindu beharreko zerga da. Gaur egun 0,00234 eurokoa da, kontsumitutako kWh bakoitzeko. Bestalde, gasaren BEZ-a %21ekoa delarik.

Ekipoen alokairua:

  • Neurketa- eta kontrol-ekipoak izateagatik, halakorik balego, noski, ordaindu egiten da, kontsumitzailearen jabetzakoak ez diren arren.
ZER DIRA BESTE ZERBITZUAK ETA NON APLIKATZEN DITUZTE BEHERAPENAK?

Merkatu libreko kontratua baduzu, baliteke beharrezkoak ez dituzun zerbitzu gehigarri gehiagoren kostua sartzea fakturaren amaieran. Erreparatu horri, eta aztertu ondo. Kontratatu duzun tarifan beherapenik balego ere, azken atal honetan agertu beharko litzateke.

FAKTURAKO DATU GARRANTZITSUENAK

Bai gasaren eta argindarraren kasuan, komertzializatzailearekin harremanetan jarri eta duda edota zalantzak argitzeko unean erabili beharreko identifikazio zenbakia CUPSa da. ES letrez hasi, 16 zenbaki ondoren eta 2 letrez amaitzen da. Edozein arazo izanez gero hornitzailearekin harremanetan jartzeko erabili ohi da.

GASAREN FAKTURAN NOLA AURREZTU

KONTROLATU ZURE KONTSUMOA 5.000 kWh BAINO GUTXIAGO IZAN DADIN

Eta zergatik 5.000kWh? Urtean izan duzun kontsumoaren arabera esleitzen dizu banatzaileak tarifa, eta horren arabera, termino bat edo beste ordainduko duzu.

  • 3.1 tarifa: urtean 5.000 kWh-ra iristen ez bazara.
  • 3.2 tarifa: urtean 5.000 kWh gainditzen badituzu.

3.2 tarifaren kasuan, termino finkoa, hau da, gas banatzaileari ordaintzen zaiona, handiagoa da, nahiz eta termino aldakorra –kontsumoarena– pixka bat merkeagoa den. Normalean, ur beroa, gas-sukaldea eta berogailua izanda, urtean 5.000 kWh gainditzen dira, baina gertu ibiliz gero, horrek esan nahi du
kontsumo-ohiturak egokituta, iritsi zaitezkeela termino finkoagatik gutxiago ordaintzea. Hurrengo urtean aurreztea lortuko zenuke horrela.